XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Ondorenean anaitasun ederrean bazkaria.

Bazan umorea ta bertsoa.

Etziran asarre ainbat senar-emazte zaar.

Urte-mordo galanta izanik, badago jende gordiñik.

Ala zion batek: Iritxiko zala munduan garai bat, zarrak geiago zeudena, gazteak baño.

Ez diot ezetzik.

Gaurko gurasoak aur gutxi ekartzen dituzte.

Zarrai, berriz, bizia asko luzatu zaie oraingo aurrerapenaren bidez.

Oraintxe bertan ere, irurogei urtetik gorakoak zarrak jota, ez dakit zer gertatuko litzaken.

Kapillako meza-emale Don Txomin Jakakortajarena izan zan.

Apaiz langille abertzale jator au, orain bi urte etorri zan Argentina`tik, berrogei urte ta geiago an igarota.

Beste askok bezelaxe, anai arteko guda piztu zanean, alde egin bearra izan zun, bizia salbatzearren.

Berastegi`ko semea danez, bere errian bizitzen jartzeko egokiera izan du, ta bere azken urteak ementxe pasa nai lituzke, erriaren alde lan egiñez.

Onek izan dun zoria ere, danak ez dute izan.

Abertzale pranko bada, azken arnasa atzerrian emana.

Itz aspertu bat pozik egin det berarekin, pamiliko arrastoa ere badegu-ta.